bidasoamedia bidasoamedia

Zortzi ikastetxek parte hartu dute Irungo Agenda 21 ekimenean

Ingurumena

Mosaiko handi bat egin dute Irungo Agenda 21 ekimenean parte hartu duten haurrek, udalaren kanpoaldean. Aldaketa klimatikoa gai gisa hartuta, zortzi ikastetxetako 5.200 ikasle inguruk energia, bizikletaren erabilera, bidegorriak, berotze globala, aztarna ekologikoa, mugikortasuna edota autoen kontsumoaren inguruko ikasketak egin dituzte ikasturtean zehar.

Ekimenaren helburua gaztetxoen artean aldaketa klimatikoaren inguruko sentsibilizazio prozesu bat martxan jartzea izan da. Eskolako Agenda 21ek hiru ardatz nagusi ditu: curriculuma, ikastetxeko kudeaketa eta udalerrian parte hartzea. Orain arte jorratutako gaiak ura, energia, kontsumoa eta elikadura jasangarria izan dira, besteak beste.

Gai horiek ikasteko, kalean eta ikastetxeetan hainbat jarduera egin dituzte. Ikerketa horietan ateratako emaitzak. Prozesuan parte hartu duten ikastetxeak ondorengoak dira: Dunboa Eguzkitza, Elatzeta, Hirubide, Irungo La Salle, Toki Alaia, Txingudi eta Pio Baroja Institutua izan dira.