bidasoamedia bidasoamedia

Zubietako Parke Teknologikoaren alde egitea adostu du Hondarribiko udalbatzak

politika

Hondarribiko etorkizunerako garrantzitsua den Zubietako Parke Teknologikoaren alde egitea adostu dute udal talde guztiek, EH Bilduk aurkeztutako mozio baten ondorioz. Hondarribiarentzat ez ezik, garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa ezinbestekoa dela iritzi dute.

Hirigintza Plan Orokorrak berak aurreikusten duen proiektua izaki, eta 10.000 lanpostu sor ditzakeela jakinda, Irun eta Hondarrribiaren arteko konpatibilizazio plana bideratzea berretsi egin dute, beste erakundeekin lankidetzan jarraitzea erabakiz.

Hondarribian onartutakoaren ondotik, Bidasoko EH Bilduk Irungo alkatea, Jose Antonio Santano proiektu honen aurkako mugimenduak egiten ari dela adierazi du, eta bi herriek sinatutako ituna hautsi nahian dabilelakoan da EH Bildu. Santanori eskatu diote bailarako ikuspegia ukan dezala, eta ez ditzala bi herrietako bizilagunen interesak kaltetu.