bidasoamedia bidasoamedia

Irungo parkeak biziberrituko ditu Girabirak

Girabira egitasmoa egingo dute Irunen, hirugarren urtez, uztailetik urrira. Musika, tailerrak eta piknik saioak egongo dira Irungo parke ezberdinetan, Txikis del Bidasoa eta Ezmugak elkarteek antolatuta.Lau jardunaldi nagusi antolatu dituzte, uztailaren 29tik aurrera. 2015etik urtero errepikatu duten egitasmoak hiriko leku esanguratsu ezberdinetara eramango ditu haur eta familientzako ekitaldiak.

Txosnak jartzeko eskaera egin daiteke

Zabalik dago San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan txosnak jartzeko eskaera egiteko epea. Edozein kultur, kirol edo aisialdi elkartek egin ahal izango du, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan izena emana eta Irunen egoitza soziala baldin badute. Lanbide Heziketako Ikastetxeek eta Helduen Hezkuntzako zentroek ere aukera izango dute.

15.000 bisitarien muga gainditu du Gabonetako Haur Parkeak, hirugarren urtez

15.352 bisitari jaso ditu aurten Ficobako Gabonetako Haur Parkeak. Hirugarren urtea da 15.000 bisitarien muga gainditzen duela. Joan den urteko datuak hobetu dituzte antolatzaileek. Batez beste, %20 igo da bisitarien kopurua egunero. Kontuan hartu behar da, gainera, aurten abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bakarrik ireki dituela ateak. Iaz baino bi egun gutxiago izan dira.

Astelehenean irekiko dute Gabonetako Haur Parkea

Gabonetako Haur Parkea jarriko dute Irungo Ficoba erakustazokan, abenduaren 26tik, urtarrilaren 4ra. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Ficobako hiru pabiloiak zabalduko dituzte, arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara. 3-13 urte artekoek 8 euro ordaindu beharko dute. Helduak 6 euroren truke sartu ahal izango dira, eta 3 urtetik beherakoak, doan.

Sanmartinak ospatuko dituzte Biriatun eta Pausun

Ostiralean hasiko dira San Martin bestak Biriatun. Ostiralean Pausuko Xaia ostatuan izango da hitzordua, Tripotx jatearekin. Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du Biriatuko pilotalekuan. Kinbala taldea ere han izanen da, eta ondotik dantzaldia Koloka taldearekin. Sartzeak 8 euro balioko du, edari batekin. Azken urteetan egin duten bezala, aurten ere taxia 2 eurotan jarriko dute, lasaiago sartu ahal izateko etxera (Pausu, Urruña, Hendaia, Biriatu).

Txikimusikarekin amaituko da Girabira

Ezmugak eta Txikis del Bidasoa elkarteek jarduera kulturalez bete dituzte hiriko parkeak, hilabetean behin, udaran eta udazkenaren hasieran zehar, Girabira egitasmoarekin. Azken hitzordua urriaren 16an izango da, igandearekin, txikienei zuzendua.

Amute-Kostako jaiak izango dira asteburuan

Badatoz Hondarribiko Amute-Kosta auzoko jaiak. Urteko azkenak izaten dira Hondarribian, eta auzoetako jaien artean, handienak. Hogei jarduera baino gehiago antolatu ditu auzo elkarteak, udalaren laguntzarekin.

Udalak ezarritako ordutegiaren kontra protesta egin du Hondarribiko hainbat gaztek

Hondarribiko gazteak kexu dira udalak festetarako ezarritako ordutegiarekin. Goizeko 5:00etan itxi dituzte txosnak eta tabernak irailaren 6an, kuadrillen egunean. Horregatik, protesta ekitaldia egin dute irailaren 7an Kale Nagusian.

Larunbatean egingo dute sanmartzialetako Herri Bazkaria

Ficoba erakustazokako hiru pabiloiak beteko ditu Betti Gotti elkarteak sanmartzialetan antolatzen duen Herri Bazkariak, ia 2.000 gazterekin. Ekainaren 25ean izango da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

TxikiMusika ekimena egingo dute larunbatean Kasiko Zaharrean

Haurrentzako musika tailerrak, eta zuzeneko musika izango dira ekainaren 4an Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan. TxikiMusika izeneko ekimena izango da, Ez Mugak elkarteak eta Txikis del Bidasoak antolatutakoa. 12 :30etatik 18:00ak arte, zuzeneko musika egongo da, baita haurentzako musika tailerrak ere.