bidasoamedia bidasoamedia

Lau sexu eraso izan dira asteburuan Irunen

Drogak baliatuta, lau sexu eraso izan dira asteburuan eskualdean, Antxeta Irratiak jakin izan duenez. Biktimak Bidasoko Ospitalean artatu dituzte. “Burundanga” izenez ezaguna den drogaren eraginpean izanik, biktimek ez zuten gertatutakoa ongi oroitzen. Hala ere, azterketa fisikoek agerian utzi dute sexu erasoen biktima izan direla. Antxeta Irratia Irungo Udalarekin harremanetan jarri da, udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren informazioaren bila. Haien konfirmazio ofizialik ez dago.

Kontrolen zorroztearen eragina nabari da eskualdean

Frantziako Gobernuak mugetako kontrolak zorrozteko hartu duen erabakiaren eragina nabari da jada Behe Bidasoa eskualdean. Futboleko Eurokoparen harira hartu ditu neurriak gobernuak. Uztailaren 11ra arte luzatuko dituzte.

Villarrobledoko udalbatzaren ezezkoa jaso du Irungo Udalak

Alardearen egunean jotzen den Villarrobledoko Diana aitzaki hartuta, Albaceteko udalerriari senidetzeko proposamena luzatzea erabaki zuen Irungo Udal Gobernuak. Azken plenoan senidetzea onartu zuen Irungo Udalak. Villarrobledokoak, ordea, ezekoa eman dio. Villarrobledoko Udal Gobernuan dagoen alderdi sozialistaren proposamenak PPko eta Izquierda Unidako hamaika zinegotziren ezekoa jaso du, eta Podemos alderdia abstenitu egin da. Hortaz, Villarrobledoko sozialistek ezin izan dute Irungo udalbatzak onartutakoa berretsi.

Euskal Herri Elkargoaren aldeko bozka emango du Hendaiako Herriko Kontseiluak

Euskal Herri Elkargo bakarraren inguruko azken erabakiak hartzen hasiko dira Iparraldeko Herriko Etxeak. Hautetsien Kontseiluan zein Batera plataforman urtebeteko hausnarketaren ondotik, iritsi da deliberatzeko momentua. Hendaiakoa izango da lehena. Martxoaren 22an bilduko da Herriko Kontseilua, ez ohiko batzarrean. Iragarri duenaren arabera, Euskal Herri Elkargoaren aldeko bozka emateko.

Heldu da besta Hendaiara

Bixintxo bestei hasiera emango diete urtarrilaren 22ko arratsaldean Hendaian. Ikastetxeetako haurrak protagonista izango dituen Pelloten Itzuleraren desfilearekin hasiko da ospakizuna. 18:00etan irtengo dira Kaneta Portutik, eta 18:30etan Herriko Etxean egongo dira, bestei hasiera emateko. Urko Pikabea eta Violeta Rios izango dira Pellot eta Neskatxa, eta ikastetxe bakoitzak pirata jantzitako ordezkariak izango ditu desfilean.

Eremu gorri izendatu nahi du Frantziako Estatuak Hendaiako Intzura auzoa

Frantziako Estatuak asteburuan argitaratutako ikerketaren arabera, Hendaiako Intzura-Les Joncaux auzoa uholde arriskuan dago. Uholdeen Kontrako Larrialdi Planaren baitan, Intzura eremu gorri izendatzeko asmoa du estatuak, Bidasoa ibaiak gainezka egin dezakeelakoan.

Amaitu da Gabonetako kanpaina Irunen

Zabaltza plazako patinatze pista desmuntatzearekin batera amaitu da Gabonetako kanpaina Irunen. Abenduaren 12tik urtarrilaren 10era egon da zabalik, eta urtarrilaren 12an libratu dute plaza. Udalak antolatu eta diruztatu du aurten izotz pista, 100.000 eurotik gorako inbertsioarekin.

Gabonetako kanpainak antolatu dituzte Irunen eta Hondarribian

Gabonetako kanpainari hasiera emango diote aste honetan Irunen eta Hondarribian. Irunen abenduaren 2an izango da hasiera ekitaldia, 18:30etan. Gabonetako argi apaingarrien piztea egingo dute, Bisera zeneko eremuan dagoen haur-parkearen ondoan. Erein ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrek parte hartuko dute.

Eskualdeko zazpi proiektutarako eskatu dituzte POCTEFA diru-laguntzak

Zazpi proiektu aurkeztu dituzte Behe Bidasoa eskualdeko erakunde eta enpresa publiko eta pribatuek POCTEFA diru-laguntzetara. Pirinioen bi aldeetako mugaz gaindiko garapena sustatzeko programa da POCTEFA, eta proiektuen %65 diruztatuko du, proiektuak onartuak baldin badira.

Ezohiko neurriak hartu ditu Frantziako poliziak, Parisko atentatuen ondoren

Aspaldian ikusi ez diren neurriak hartu ditu poliziak, Frantziako larrialdi egoera dela eta. Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan, disuasiorako kontrolak ezarri ditu Frantziako poliziak, Ertzaintzarekin, Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin elkarlanean.