bidasoamedia bidasoamedia

Ander Sarratea: “Ficobaren erronka da, hiruzpalau urtean, finantziazio mendekotasunik ez edukitzea"

Hamabost urte beteko ditu, datorren urtean, Ficoba Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokak. 2003an zabaldu zituen ateak, 21 milioi euroko inbertsioa behar izan zuten hiru urteko lanen ondoren. Irungo Udalaren apustu hark zalantza handiak sortu zituen garai hartan. Lehen urteetan defizita eragin zuen, eta erakunde publikoen laguntza handia behar izan zuen.

Maiatzaren 13an hasiko du jarduera Labore Txingudik

Labore Txingudi kontsumo taldea maiatzaren 13an egongo da martxan. Lakaxita gunean egokitu dute egoitza, eta bertatik, tokiko ekoizleen produktuak eta ekologikoak bultzatu, eskualdeko ekonomia saretu, ekoizpen bideak eta lan baldintza duinak sustatuko ditu.

Eskualdearen garapen ekonomikorako plana osatzeko lehen urratsa eman du Bidasoa Bizirik-ek

Bidasoko jarduera ekonomikoen diagnostikoa egin du Bidasoa Bizirik garapen agentziak, eskualderen garapen ekonomikorako plan estrategikoa osatzeko helburuarekin. Bildutako datuetan oinarrituta, lau urteko epean aurkeztu nahi du plan estrategikoa.

TTIP eta CETAren aurkako giza katea egingo dute Santiago zubian

Giza katea egingo dute Irunen eta Hendaiaren artean, TTIP eta CETA itun transnazionalak salatzeko. Ipar Euskal Herriko TAFTA Stop eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA EZ mugimenduek bat egin dute ekimena antolatzeko.

Ibai Esteibarlanda: “Instituzioek, herritarrek, sare ekonomikoak eta komunikabideek ez dute eskualde

Tokiko garapena sustatzeko, Ikerketak ezinbestekotzat jotzen du euskara Hiritik At kooperatibako Ibai Esteibarlandak Bidasoako azterketa sozioekonomikoa eta informatiboa aztertu du. Lan honen bitartez eskualdea modu integral batean eta mugaz gaindi ulertzea bultzatu nahi da. Tokiko garapenean eskualdearen klabe eta agenteak identifikatu eta komunikabideen garrantzia, presentzia, gabezia eta aukerak aztertu dira.

Ekintzaileentzako ikastaroak eskainiko ditu Bidasoa Bizirik-ek

Gazte ekintzaileak prestatzeko programa martxan jarri du Bidasoa Bizirik garapen agentziak, Irungo Udaleko Gazteria Arloarekin elkarlanean. Hiru tailer izango dira, Martindozenea gaztelekuan, urriaren 3an, 4an eta 5ean, 18.00etatik 20:00etara.

Kontrolen ondorioak nabari dituzte mugako merkatariek

Parisko atentatuen ondotik, joan den neguan salmentak erdira apaldu ziren Santiago eta Behobiako establezimenduetan, Iparraldeko bezeroen beherakadarekin. Oraingoan, futboleko Eurokoparen segurtasun neurriak direla eta kontrol kanpaina martxan dago berriro. Hamar egun dira jada Frantziako poliziak mugako kontrolak indartu dituela.

Txalupak proiektua sortu dute Hondarribian, bertako produktuak ezagutarazteko

Hondarribia Abian Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren baitan, ‘Txalupak’ izeneko proiektua sortu dute Hondarribian. Kunsthal diseinu eskolako ikasle talde baten lana izan da, eta bertako produktuaren balioa azpimarratzea eta Hondarribiko lehen sektoreari bultzada ematea ditu helburu. Lotura sortu nahi du nekazaritza munduaren eta gainerako herritarren artean.

Mugaz gaindiko enpresak sortzeko topaketa egin dute Hendaian

Bidasoaren bi aldeetako eragileak Hendaian bildu ditu Mugaz Gaindiko Enpresa Proiektuentzako Topaketak. Intzura industriaguneko Cocoba Coworking gunean egin dute, apirilaren 27an. Hendaiako Herriko Etxeak, Baionako Merkataritza Ganbarak eta Bihartean erakundeak antolatu dute, eta enpresa proiektuen arduradunak, adituak eta agintari politikoak bildu dira, mugaz gaindiko enpresak martxan jartzeko aukerak aztertzeko.

Bertako Produktuen Astea dute Hondarribian

Abian da Bertako Produktuen Astea, Hondarribian. Udalak antolatu du, herriko nekazaritza eta bertako elikagaiak sustatzeko. Zortzi ekimen ezberdin egingo ditu, apirilaren 18tik 24ra, herriko nekazariekin eta arloko zenbait eragilerekin lankidetzan. Ama Lurraren Nazioarteko eguna da apirilaren 22a, eta horrekin lotu dute ekimena. Hondarribia Abian enplegu eta garapenerako planaren baitan kokatu du Hondarribiko Udalak.