bidasoamedia bidasoamedia

Baionara bidean igerian da Elgart, presoen alde

Hondarribian hartu du atseden Paxkal Elgart amikuztarrak. 86 milia nautikoko abenturaren azken txanpan sartu da jada. Euskal presoek bizi duten egoerari buruz arreta piztu, eta haien alde dirua biltzeko xedez, Getxo eta Baiona lotu nahi ditu, igerian. Egunero 20 eta 30 kilometro artean egiten ditu igerian, neopreno baten babes soilarekin, hegatsik gabe.

Supermerkatua eta okindegia irekiko ditu Hondarribia-Katsikas-ek Grezian

Supermerkatu txiki bat eta ogi siriarra egiteko okindegia martxan jarriko ditu Hondarribia Katsikas boluntario taldeak Grezian. Polikastro herrian irekiko dute, Tesalonika hiritik eta Mazedoniako mugatik gertu. Bertan lan egiteko aukera eskainiko diete errefuxiatuei.

Sagardo Eguna hartuko du larunbatean Urdanibia plazak

Irungo Sagardo Eguna antolatu du Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, XXII.aldiz. Urdanibia plazak hartuko du festa, 18:00etatik aurrera. 20 sagardotegi ezberdinetako 4.000 botila egongo dira, herritarren artean banatzeko. 3.000 pintxo ere prestatuko dituzte (txorizoa, haragi egosia eta bakailao trotilla).

Errefuxiatuen eskubideak errespeta daitezen eskatuko du Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek

Europako atarian errefuxiatuekin ematen den blokeo egoera jasanezina salatuko du asteburuan Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Horretarako, giza zutabea antolatu dute, Baionaren eta Gernikaren artean. Ostiralean, 17:00etatik 18:00etara, ekitaldi sinbolikoa egingo dute Irungo Santiago zubian, Lapurdiko eta Gipuzkoako zutabeak elkar lotzeko unean.

Ekarpen solidarioa egin dute Hondarribiko artistek

Aurkikuntza artistiko handia egin dute Hondarribian, ezustean, bilatu gabe. Greziako kanpalekuetako errefuxiatuen alde ekintza bat prestatzen ari zirela, herrian behintzat 63 artista daudela deskubritu dute. Sorpresa handia izan da, eta balioan jartzea erabaki dute, ezkutalekuetatik atera eta haien lana erakutsi, herritarrek eta bisitariek ere deskubritu ditzaten.

Harresia eraiki eta eraitsiko dute Hondarribian, errefuxiatuen alde

Errefuxiatuen aldeko zozketa egingo du Hondarribia-Katsikas elkarteak apirilaren 22an, Hondarribiko San Pedro kalean. Santiago kalean, arte ekintza erraldoi bat egingo dute, Judas Arrieta artistak zuzendua. Zurezko mural erraldoi bat margotuko dute auzolanean.

Tona bat gatz jaso du Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak

Arabako Gesaltza-Añanan izan dira Hondarribia-Katsikas taldeko boluntarioak, dohaintza bat jasotzen. Tona bat gatz eman die Gatz Harana Fundazioak. “Nahi genuena eskatzeko esan ziguten, nahi adina gatz emango zigutela. Tona bat hitzartu genuen eta bidalketa prestatu”, azaldu du Izaskun Eizagirre Hondarribia-Katsikas taldeko kideak.

Proiektu solidario propioa prestatzen ari da Hondarribia-Katsikas

Errifak salduko ditu Hondarribia-Katsikas boluntario taldeak, zehaztear dagoen proiektu solidarioa martxan jartzeko. Apirilaren amaieran urte bete beteko da Hondarribiko zazpi boluntario Greziako Katsikas kanpalekuan izan zirenetik. Herrian bildutako arropa eramatera eta banatzera joan ziren. Bueltan, elkartea sortu zuten.

Sahararrentzako elikagaiak bilduko dituzte Irunen

Tindufeko errefuxiatu gunean bizi diren sahararrentzako elikagaiak bilduko ditu Tadamun elkarteak ostiralean eta larunbatean. Sahararen Aldeko Euskal Karabana egitasmoaren baitako ekintza da. Ondorengo produktuak uztea gomendatu dute: azukrea, arroza, pasta, lekaleak, atuna, sardinak eta konpresak.

Presoen aldeko manifestaziora joateko deialdia egin dute eskualdean

Urtarrilaren 14an egingo dute presoen aldeko urteroko manifestazio nazionala, Bilbon. 17:30ean irtengo da La Casilla plazatik. Bertara joateko deialdia luzatu dute Sareren #SalatzenDut dinamikaren baitan, Irunen eta Hondarribian. Larunbatean, hainbat irundarrek herri argazkia atera zuten San Juan Plazan.