bidasoamedia bidasoamedia

ASUN CASASOLA, indarkeria matxistaren aurkako aktibista

Emakumeen Nazioarteko Eguneko jardueren harira egingo dute Asun Casasola Ipuin lehiaketako sarien banaketa. Martxoaren 8an emango dute, hain zuzen ere, irabazleen berri. Lanak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiko kideak lanean ari dira jada. Lehiaketak Nagore Laffageren amaren izena darama, 2008an alaba erail zutenetik, indarkeria matxistaren aurka egin duen lana aitortzeko asmoz. Jende askoren “eredu” dela azpimarratu dute lehiaketako antolatzaileek beraiek.

Hamar urte beteko dira aurtengo uztailean, José Diego Yllanes 27 urteko medikuak Nagore Laffage 20 urteko erizaintza ikasle irundarra erail zuenetik. Iruñean, sanferminetan. “Bortxatu nahi izan zuen, Nagorek aurre egin zion, eta erail egin zuen”, gogorarazi du Asun Casasolak (Villamuriel de Cerrato, Palencia, 1957). Emakume bizia da, hiztuna. Eta indartsua. Ia hamarkada osoa pasata, irekita dauzka zenbait zauri. Baina ez du amorerik emango, gizartearen gaitz handienetako batekin amaitzeko borrokan.

Historia generoaren ikuspegitik berrikusten ari dira Hondarribian

Mari Jose Noain arkeologo eta antropologoak hitzaldi zikloa prestatu du, Hondarribiko Emeki elkartean historiaren errepasoa egiteko, generoaren ikuspegitik. Duela bi aste Historiaurrea landu zuen Noainek eta aste honetan, Antzinateko Egipto izango da gaia.

Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Kisokun

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du Mendeluko Kisoku gimnasioak (Amutalde, 19). Larunbatean izango da, uztailaren 8an, 9:30etatik 12:00etara. 11 urtetik gorako neskek parte hartu ahal izango dute.

Emeek emana erakusketa ikus daiteke Oiasson

Emeek Emana erakusketa hartuko du Oiasso Museoak ekainaren 6tik 23ra. Erakusketa ibiltaria da, emakumeen 63 erretratuk osatua, eta emakumeen testigantzekin eta memoria historikoarekin lotutako egitasmo zabalago baten parte da. 1936ko gerra eta frankismoa azalean sufritu zuten emakumeenak dira erretratuak eta testigantzak.

Munduko emakumeen egoera salatuko dute Kabigorrin

“Ba al goaz aurrera? Emakume eta neskatxen eskubideak” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da Kabigorri Ateneoan, martxoaren 16tik aurrera. Amnesty Internationalek prestatutako erakusketa da, munduan emakume askok jasaten dituzten gehiegikeriak salatzeko helburua duena. Erakusketa ostegunetik larunbatera ikusteko aukera izango dute herritarrek, martxoaren 16tik apirilaren 22ra arte.

Emakumeen Ahotsak jardunaldiak antolatu ditu Gaurko Andreak-ek

Martxoan zehar Emakumeen Ahotsak jardunaldiak egingo ditu Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak, IX.aldiz. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta prestatu dituzte hitzorduak. “Emakumeen ahotsak entzun ahal izateko, hauek lehenengo lerroan jarriz eta emakume ezberdin eta anitzen hitzak goraipatuz” ekingo diotela azaldu dute.

Ekonomia feministako eskolak emango dituzte Irunen

Urriaren 22an ekingo dio ikasturteari EEF Ekonomia Feministako Eskolak Irunen. Mundubat Fundazioaren genero arloa da arduraduna, eta Bozak eta Bidasoaldeko Elkarte Feminista erakundeen gonbidapenari jarraituz zabaldu du eskola Irunen.

Ekonomia Feminista ikastaroak egingo dituzte Irunen

Bidasoaldeko Elkarte Feministak eta Mundubat elkarteak ekonomia feminista eskolak antolatu dituzte. Urriaren 8tik maiatzaren 27ra izango dira, Irun Factoryn. Ikastaroan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago Bidasoaldeko Elkarte Feministaren helbide elektronikoan: bidasoaldekoelkartefeminista@gmail.com.

Ahalduntze eskolako hitzordua izango da apirilean

Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak antolatzen ditu Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea departamenduak urtean zehar. Norberaren ongizaterako, hobeto sentitzeko eta hezkuntza-ahalduntze prozesuan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dituzte. “Nire sexualitatea sasoian jartzen” izango da hurrengo ikastaroaren izenburua.

Frankismo garaiko emakumeak izango dira protagonista Hondarribiko Emakumearen Astean

Emakumearen Astea antolatu dute Hondarribian, martxoaren 8aren harira. Gai zehatz baten inguruan egituratu dituzte jarduerak, aurtengoan. 1936ko gerraren ondoren herria utzi behar izan zuten eta Ipar Euskal Herrian eta Frantzian lanean aritu ziren emakumeak omenduko dituzte.