bidasoamedia bidasoamedia

Afrikako LGTBI komunitateari buruzko erakusketa ikus daiteke Kabigorrin

'Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan' erakusketa prestatu dute Kabigorri ateneoan, Amnesty International elkartearen eskutik. Irailaren 25era arte egongo da zabalik, ostegunetik igandera, arratsaldez.

Irungo udaletxeko balkoian ez da ortzadarraren banderarik egongo

Gay, Lesbiana eta Transexualen Kolektiboak salatu du Irungo Udalak, azken 23 urteetan bezala, ekainaren 28an ez duela ortzadarraren bandera udaletxeko balkoian zintzilikatuko. Gay, Lesbiana eta Transexualen Nazioarteko Eguna da ekainaren 28a. Udaletxean jarri ordez, Ospitale Zaharrean zintzilikatuko dute.

Saharar herriarekiko konpromisoa berresteko adierazpen instituzionala adostu du Irungo Udalak

40 urte beteko dira otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik. Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu du, aho batez. Saharar herriarekiko duen “konpromisoa” berretsi nahi izan du. Adierazpenean, RASDren gobernu legitimoa, Fronte Polisarioa eta saharar herriaren autodeterminazio eskubidea defendatu ditu.

Larrialdi Sozialeko Laguntzen partida emendatu du Irungo Udalak

AES edo Larrialdi Sozialeko Laguntzak bazterketa sozialeko arriskuan dauden familiek etxebizitzarekin lotutako gastu zehatzak estaltzeko bideratzen dira (telefonoa, ur hornidura, zabor tasak, jabego komunitate gastuak, eta bereziki, energiari lotutako hornidura). Irunen, udalak kudeatzen ditu. Aurten, Eusko Jaurlaritzak emandako 609.000 euroko partidari, 175.000 euro gehitu dizkio, azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak emandako kopurua ez baita aski izan.

Haur elbarriek Eskola Kirola egin ahal izango dute Irunen

Hitzarmena sinatu dute Irungo Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak. Haur elbarriek kirola egiteko izaten dituzten oztopoak ezabatzea da hitzarmenaren helburua. Eskola kirolean parte hartu ahal izango dute hemendik aurrera. Eskoletako ohiko kirol eskaintzan parte hartzeko izaten dituzten zailtasunak aztertu dituzte, eta eskaintza zehatza garatu dute haientzat.

Gipuzkoa mailako plataforma osatu dute Madrilen Indarkeria Matxisten Kontrako Martxan parte hartzeko

Larunbatean Madrilen egingo duten Indarkeria Matxisten Kontrako Martxan izango dira Gipuzkoako zenbait elkarte. Lurraldeko plataforma osatu dute Irungo Gaurko Andreak, Pasaiako Bekoz Beko, Donostiako Haurralde, Zumaiako Malen Etxea eta Astigarragako Harituz eta EBEL elkarteek.

Epaitegietara joko dute Korrokoitz 9ko bizilagunek

Epaitegien bidea hartuko dute Irungo Korrokoitz kaleko 9.eko bizilagunek. Euren eraikina lehenbailehen eraisteko agindua jaso dute, eta demolizioaren 20.000 euroko gastuak ordaintzera behartu nahi dituzte gainera.

Alardeen afera aztertu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Irungo eta Hondarribiko alardeen gaiari heldu diote Gipuzkoako Batzar Nagusietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordean. EH Bildu taldeko Lohitzune Txarolak egindako galderak erantzun ditu Markel Olano diputatu nagusiak. Ondoren, Irungo Alarde Publikoko eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiako ordezkariek hitza hartu dute.

Animalien eskubideak errespetatu, hezkuntza zentroetan ere.

Goierri Eskolak antolatutako eta bultzatutako animalien eskubideak urratzen dituen bi ekintza salatzeko eta gizarteari jakinarazteko bideo dokumentu bat atera berri du Askekintza taldeak. Honekin eskola horretan zein heziketa mota bultzaten den erakutsi nahi izan du eta ekitaldi horiek egitearen aurka dauden ikasleen hitza aditzera eman.