bidasoamedia bidasoamedia

Alardeen inguruko gatazkari buruzko ikerketa egingo du diputazioak

Duela hogei urte piztu zen alardeen inguruko gatazka Irunen eta Hondarribian. Auziaren jatorria eta bilakaera aztertuko dituela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gatazka zerk sortu zuen, eta belaunaldiz-belaunaldi nola transmititu den ezagutzeko asmoa du aldundiak. Ikerketaren emaitzekin, gatazkari aurre egiteko plan berria osatu nahi du diputazioak. “Plan bat diseinatu aurretik, ezinbestekoa da ikerketa kualitatibo bat egitea”, azaldu du Maribel Bakero Giza Eskubideen zuzendariak, EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietako Berdintasun Batzordean egindako galdera bati erantzunez.

Mutilazio genitalari buruzko eztabaida antolatu du Gaurko Andreak-ek

Mutilazio genitalaren gaiari buruzko hitzordua prestatu du Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak. Emakumearen Aniztasuna jardueren egitarauaren baitako hitzordua izango da. Afrikan emakumeek eta neskatoek pairatzen duten mutilazio genitalaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi dute.

Elkarretaratzeak egingo dituzte Irungo eta Hondarribiko udal ordezkariek Memoriaren Egunean

Memoriaren Eguna ospatuko dute Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan azaroaren 10arekin. Irunen, Ertzaintzaren komisaldegiaren aldamenean dagoen biktimen omenezko monolitoan egingo dute udal ordezkari guztiek lore eskaintza. Ekitaldia 12etan izango da, bost minutuko isilunearekin. Lore eskaintzaren ondoren, terrorismoaren eta indarkeriaren 20 biktimen izenak dituen plaka erakutsiko dute.

Marcela Legarde adituaren hitzaldia antolatu du Emeki elkarteak Kultur Etxean

Ciudad Juarez eta Mexiko osoko _feminizidio_en kontrako borroka gidatu duen antropologak "El feminismo en mi vida: hitos, claves y tópicos" liburua aurkeztuko du.

Erletxea prestazio sozialei buruz informatzen hasi da berriz ere Irungo Kale Nagusian

Astelehenero goizeko 11:30etik 13:00era laguntza sozialen beharra duten pertsonei, haiek duten eskubideen inguruan informatzeko prest egongo dira Kale Nagusiko bulegoan. Eta Interneten info@erletxea.org posta elektronikoan.

Txingudi Vida GKEaren azoka solidarioa martxan da, Burkina Fasoko haurrak laguntzeko

Txingudi Vida gobernuz kanpoko erakundeak urteroko azoka solidarioa antolatu du Luis Mariano lorategietako lokal batean. Jendeak etxetik eramandako bigarren eskuko liburuak, diskak, jostailuak, etxeko tresnak, arropak edota bestelako bitxikeriak saltzen dituzte. Eta bildutako diru guztia, erakundeak Burkina Fason dituen hezkuntza garatzeko hainbat proiektuetara bideratuko dute.

Lehendabiziko egunetan salmentak martxa onean joan direnez, jendeak ahal duen heinean, bigarren eskuko produktu gehiago eraman ditzala eskatzen dute.

Udan errefuxatu kanpamenduetako haur sahararrak etxean hartzeko kanpaina martxan da

Tadamum elkarteak Fronte Polisarioarekin elkarlanean antolatzen duen Oporrak Bakean programa humanitarioaren 14. edizio honetan, 25 haur ekarri nahi dituzte Irun eta Hondarribira.

Irungo III. Berdintasun Plana "fartsa hutsa" dela salatu dute kolektibo feministek

Gipuzkoako Foru Aldundiak, kolektibo feministek eta EAEko 20 udaletako berdintasun teknikarik erabateko desadostasuna agertu dute Irungo Udalarekiko, bere III. Berdintasun Plana egiteko jarraitu duen prozesuagatik eta erabaki aldebakarraz planetik kanpo utzi duelako alardeen gatazkan funtsezko eskubideak errespetatuko dituen konponbidea bilatzeko jardun oro.

Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza zabaltzeko plana onartu du Diputatu Kont

Gipuzkoako Foru Aldundiak hasiera hasieratik oso argi izan du erakundeek berebiziko garrantzia izan behar dutela giza eskubideen defentsan eta oroimena berreskuratzen, eta horregatik, gobernu berria osatzerako orduan, zeharkako zuzendaritza gisa Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaritza osatu zuen.