bidasoamedia bidasoamedia

Harri-Xabaleta Auzo Elkartea eratu dute Hendaian

Hendaiako “Bas-Quartier” edo Harri-Xabaleta auzoko bizilagunek auzo elkartea sortu dute. Urtarrilaren 26an, ostegunarekin egingo dute aurkezpena, Beltzeniako Bakartxoko ostatuan, 18:00etan. Ostegunero egingo dute bilkura Bakartxokon, 18:30etan. Bestela ere, elkartearekin harremanetan jartzeko, harrixabaleta@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

Egindako lana zabaldu nahi dute Bizikidetzaz Blagan ekimeneko partaideek

Motibazio politikoko indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen inguruko bizipenak partekatzeko prozesua garatzeko gonbidapena luzatu zion Hondarribiko Udalak, 2015ean, hiritarren talde bati. Udal talde politiko guztiek babestu zuten ekimena. Sentsibilitate ezberdinetako zenbait herritar bildu ziren, gaiaren inguruan aritzeko: bizipenak partekatzeko aukera izan zuten, indarkeriaren ondorioz bizi izandako gertakizunak, eguneroko bizitzan izan duen eragina, eta aurrera begira dituzten itxaropenen, eta asmoen inguruan aritu ziren hizketan.

Auzolanean konponduko dute Amuteko auzo elkartea

Amute-Kostako bizilagunek auzolana egingo dute, auzo elkartearen egoitza konpontzeko. Irailaren 16tik 18ra izango da, ostiraletik igandera. Mantenu eta garbiketa orokorreko lanetarako deitu dituzte bizilagunak, eta hurbiltzen den jendearen arabera, lan ezberdinak egingo dituzte: iturgintza, elektrizitatea, zurgintza, pintura, informatika, garbiketa, erosketak etab.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak egin dituzte eskualdean

Eskuen Eguna egingo du Bidasoko Gure Esku Dago Herri Ekimenak, ekainaren 12an. Lehenago, talde argazkiak eta adierazpenak egin dituzte asteburuan Hendaian, Hondarribian eta Irunen. Irungo Oiasso Museoan 60 lagun inguru bildu ziren, eta Markos Zapiainek irakurri zuen adierazpena. Sektore ezberdinetako 300 lagunen babesa jasotzen duen zerrenda argitara eman zuten.

Erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak egingo dituzte ekainean Bidasoan

Hamarnaka herritarren babesa jaso du azken hilabeteetan Gure Esku Dago herri ekimenak Hendaian, Irunen eta Hondarribian. "Erabakitze eskubidearen aldeko adierazpenak” aurkeztuko dituzte orain, agerraldi publiko jendetsuetan. Herrietako jende ezaguna eta erreferentea egongo da.

Bake prozesuetan herri mugimenduek duten garrantziari buruzko jardunaldia egin dute Iruñean

GUE/NGL Europa mailako ezkerreko alderdien taldeak bake prozesuei buruzko jardunaldia antolatu du Iruñean. Gizarteak eta herri mugimenduek eman dezaketen bultzada aztertu dute. Horretarako, Kolonbiako eta Euskal Herriko kasuak alderatu dituzte. Agus Hernan Antxeta Irratiko lehendakariak Foro Sozialari buruzko ekarpena egin du Iruñean. Gizarte zibilaren inplikazioa funtsezkoa dela ondorioztatu dute jardunaldian.

Mendi martxa antolatuko dute eskualdeko gazte asanbladek

Eskualde mailako harremanak indartzeko ekimenak antolatzen ari dira, azken urteotan, Bidasoaren bi aldeetako gazte asanbladak. Aurreko urteetan eskualdeko txirrinda martxa egin izan dute, eta aurten mendi martxa abian jartzea erabaki dute.

Asteburuan amaituko dira Herri Olinpiadak

Maiatzaren 7an bukatuko dira aro modernoko hirugarren Hondarribiko Herri Olinpiadak. Jai giroa izango da nagusi olinpiaden azken jardunaldian. 12:30etan hasiko da, argazki erraldoi bat egingo dute, eta Zumardira jaitsiko dira ondoren. Ez dute joko fisikorik egingo, eta bazkariaren prestaketari ekingo diote zuzenean.

Eskuen Eguna antolatu du Bidasoko Gure Esku Dagok

Eskualde mailako hurrengo herri mobilizazioen berri eman du Gure Esku Dagok. Ekainaren 4an, erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak ezagutaraziko dituzte Hendaian, Irunen eta Hondarribian, herri bakoitzeko jende erreferente eta esanguratsuaren babes zabalarekin.

Lakaxitak Anaka kalean jarraituko duela ospatuko dute Jaion festan

Jaion festaren hamahirugarren edizioa egingo dute, Lakaxita gaztetxearen hamaikagarren urteurrenean. Apirilaren 23an izango da, larunbatarekin. La Chula Potra rap abeslariak eskainiko du kontzertu ibiltaria, Moskutik Lakaxitara. 17:30etan irtengo da. Ondoren, kontzertuak egongo dira gaztetxean: Elorrio, Han, "El duro" bikotea, Niña Coyote y Chico Tornado eta bidasoaldeko Zura. Gaualdia luzatzeko DJak izango dira, DJ Leire Volta eta Selektah Amunda.