bidasoamedia bidasoamedia

Zenbait neurri hartu ditu udalak, sanmartzialak iraunkorragoak izan daitezen

Kanpaina abiatu dute Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuak entitate publikoak, 2017ko sanmartzialak iraunkorragoak izan daitezen. Besteak beste, 14.400 edalontzi berrerabilgarri banatuko dituzte, Ondo pasa. Festa garbi bat opa dizuegu leloarekin.

Zortzi ikastetxek parte hartu dute Irungo Agenda 21 ekimenean

Mosaiko handi bat egin dute Irungo Agenda 21 ekimenean parte hartu duten haurrek, udalaren kanpoaldean. Aldaketa klimatikoa gai gisa hartuta, zortzi ikastetxetako 5.200 ikasle inguruk energia, bizikletaren erabilera, bidegorriak, berotze globala, aztarna ekologikoa, mugikortasuna edota autoen kontsumoaren inguruko ikasketak egin dituzte ikasturtean zehar.

Garapen iraunkorraren aldeko egitaraua antolatu dute Hendaian

Maiatzaren 30ean hasi da Hendaiako garapen iraunkorraren aldeko astea, CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatuta. Europa mailako astearekin bat egingo du, baina Hendaian, 25 egunez luzatuko da.

Plaiaundiko fumigazioak salatu ditu Bidasoako Lagunak elkarteak

Kezka agertu du Bidasoako Lagunak elkarteak, Plaiaundiko lur eremuan fumigazio lanak egin dituztelako. Elkarteak gogorarazi du Natura 2000 Sarean kokatuta dagoela parke naturala, eta bertan legediak ez duela fumigazioa baimentzen, hegaztientzako eremu berezia delako.

Aranzadi Elkarteak boluntarioak behar ditu Hondarribian

Anfibioen, narrastien, burruntzien eta sorgin orratzen egoera aztertzeko eta haien habitatak hobetzeko jarduerak antolatu dituzte Aranzadi zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak. Hondarribiko Justizen egingo dute horietako bat, martxoaren 19an, eta boluntarioak behar dituzte.

Jaitzubiko padura ezagutzeko aukera emango du Arma Plaza Fundazioak

Hondarribiko Hiribilduaren inguruko paisaiari ere begiratuko dio Arma Plaza Fundazioak, “Ezagutu zure hiria” programaren bidez. Jaitzubiko padurari balioa emango dio aste honetan, saio bikoitzarekin. Urtarrilaren 12an, ostegunean, hitzaldia emango du Mikel Etxaniz naturalistak (gaztelaniaz). Larunbatean, bisita gidatua egingo du, euskaraz.

Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko dute Plaiaundin

Urriaren lehena da Hegaztien Nazioarteko Eguna. Horren harira, bi eguneko egitaraua antolatu dute Plaiaundi Parke Ekologikoan dagoen Txingudi Ekoetxean. Doako jarduerak eskainiko dituzte urriaren 1eta 2an, hegazti basatien mundura hurbiltzeko, eta horiek bizi dituzten kontserbazio arazoak gizarteratzeko.

Uhinak kongresua egingo dute bigarren aldiz

Klima aldaketak itsasertzean izan ditzakeen eraginak aztertuko dituzte Uhinak kongresuaren bigarren edizioan. Irungo Ficoba erakustazokan izango da, irailaren 27an eta 28an, Ficoba Fundazioak eta Azti Tecnaliak antolatuta. Zientzia, teknologia, enpresa eta administrazio munduko hainbat ordezkari izango dira bertan.

Eraginkortasun energetikoaren bila

Partikularren etxeetako eta komertzioetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko diru-laguntzak emango ditu Irungo Udalak. 160.000 euroko partida bideratuko du horretarako. Arkitektura oztopoak ezabatzeko ere baliatu ahal izango dira.

Kontrolik gabeko behiak Jaizkibeldik aterako dituzte

Igandean aterako dituzte Jaizkibelen bizi diren kontrolik gabeko abelgorriak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako sailak jakinarazi du. Aldundiko teknikariek eta abereak biltzeko lanean adituak direnek parte hartuko dute lan horretan.