bidasoamedia bidasoamedia

Argia Saria jaso du Amapola Morea irratsaioak

Irratien ataleko Argia Saria eman diote Amapola Morea emankizunari. Antxeta Irratiak eta Oiartzun irratiak elkarlanean ekoizten duten emakumeen elkarrizketa saioa da. “Euskal Herriko emakumeak lehen lerrora ekartzeko ahaleginagatik” eman dietela azaldu dute antolatzaileek.

Hamabost urte bete ditu Antxeta Irratiak

2001 urteko otsailean sortu zuten Pausumedia eta Entzun Ikus (Gure Irratia) elkarteek Antxeta Irratia. Gipuzkoa eta Lapurdi elkartzen dituen eskualdean, komunikabideen esparrua eta baita bertako jendartea bera, are gehiago euskalduntzeko asmoarekin jarri zuten martxan. Hedabide arrunt bat baino gehiago jarri zuten abian, komunikabideen munduko hirugarren sektoreari zabaldu baitzioten atea. Irrati komunitario bat baita Antxeta Irratia. Bere komunitatearekin eta komunitatearen zerbitzura lan egiten duen irratia, hain zuzen.

Kanpo komunikazioa hobetzeko ikastaroa eskainiko dute Irun Factoryn

Enpresen kanpo komunikazioa hobetzeko jardunaldiak antolatu ditu Irungo Udalak Irun Factoryn. Urtarrilaren 28an eta 29an izango dira, 9:00etatik 14:00etara. Interneten eta sare sozialetan komunikazio estrategia egoki bat garatuta, enpresak zenbateraino hazi daitezkeen aztertuko dute. Enpresa txiki edo ertainei eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldiak dira.

“Hedabide komunitariorik gabe ezinezkoa da komunikazioaren demokratizazioaz hitz egitea"

Antxeta Irratiko esataria eta AMARC Europako kontseiluko kidea da Aitor Errazkin kazetaria (Irun, 1975). Irrati komunitarioen erakundea da AMARC, eta Europa mailako konferentzia egin zuen maiatzaren 16tik 19ra Montpellierren (Okzitania). Bertan aukeratu zuten Errazkin kontseilari. Hizkuntza gutxituetan jarduten duten hedabideen gaia izango da irundarraren ardura nagusia.

Antxeta Irratiak, Irrati Komunitarioen Europako II. Topaketak ostirala arte zabalduko dira.

Bigarren aldiz antolatzen ditu Irrati Komunitarioen Jardunaldiak Antxeta Irratiak, Europa Mailako beste Irrati Komunitarioekin burutzen dituen proiektu ezberdinak baliatuz.

Patxi Batzarrika: "Elkarlana areagotu egin beharko dugu baliabideei etekin handiagoak ateratzeko"

2005etik 2009ra bezalako gogotsu eta grinatsu heldu dio aro berriari Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuorde lanetan. Euskararen egoera, Jaurlaritzaren lehentasunak, dirulaguntzak eta Tokikom bezalako elkarguneak ditu berbeta gai elkarrizketa honetan.

ZialdoKA: “Elkarteen osasunaren isla izango da Angula Berria”

Interneteko zurrunbiloak proiektu askoren garapena erraztu du. Komunikazioan ere, beste garai baten hasiera bultzatu duela esan daiteke eta dirudienaren kontra, ez gara soilik kumunikazio global eta mundialaz ari. Tokiko informazioa ere eraldatzeko bidean jarri du internetek. Duela bost hilabete, hirian gertatzen denaren inguruko informazioa jasotzeko agerkari berria dute eskura irundarrek. Angula Berria du izena, larogeigarren hamarkadan Irunen izandako irrati librearen omenez. Bertan ibili zen ZialdoKA eta Zabaldu Boletina edo Indymedia Euskal Herria bezalako proiektuetan parte hartu ondoren, abentura honetan sartu da buru belarri.

Etorkizuna jokoan

Irrati lizentziak banatzeko deialdia zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak 2012ko urrian, PSEren legegintzaldiaren amaieran. Frekuentzia legal bat eskuratzeko interesa zuten proiektu komunikatiboek txosten bat aurkeztu zuten eta guztira 34 lizentzia banatu ziren. Horietatik hamahiru, euskarazko irratiak ziren. Abenduan aldiz, egoera hori goitik behera aldatu zen. PSE gobernutik ateratzear zegoela, deialdia baliogabetu eta irrati horiek alegalitatean utzi zituen berriro.

“Esanguratsua da alfabetatzean eta hedabideetan baliabideei eustea”

Jaurlaritzaren aurrekontu proposamena ezagutu aurretik, zalaparta handia ibili da hainbat sektoretan eta euskalgintzak murrizketa handiak aurreikusten zituen. Behin proposamena ezagututa, TOKIKOMen presidenteari galdetu diogu gai honen gainean.

Alberto Barandiaran: "Eukarazko hedabideok elkarrekin egin behar dugu gure gogoeta, etorkizuna iraba

Herri izaerako euskarazko hedabideen elkartea da Hekimen eta bertan batzen dira 50 hedabidetik gora, tartean Goiena. Alberto Barandiaran (Altsasu, 1964) da elkarte horretako zuzendaria. Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n hogei urtez lan egin zuen eta beste hainbat hedabidetan ere kolaboratu izan du.