bidasoamedia bidasoamedia

Kulturen arteko topagune izan nahi du Ikusmirak

Atzerriko komunitateari zuzendutako ekimena burutuko du Irungo Udalak maiatzean eta ekainean. Ikusmira izenpean, udaleko bitartekoetarako informazio ikustaldiak egingo dituzte. "Udalerrian bizi diren atzerriko pertsonei harrera egiteko eta Irunek hainbat eremutan eskaintzen dituen bitartekoak ezagutzera emateko sortu da proiektua. Bide batez, kultura desberdinetako pertsonen arteko topaguneak eta harremanetako guneak bultzatzeko ere bai " azaldu du Sergio Corchón Gizarte Ongizatea arloko ordezkariak.

"Euskal Herri anitzerako adostasunak" ekimenaren emaitzak aurkeztuko dituzte Irunen

11 Kolore herritar ekimenak sustatu duen "Euskal Herri anitzerako adostasunak" proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte martxoaren 9an, Irunen. Amaia Kultur Zentroan izango da, 18:30etatik aurrera. Aniztasuna autonomia erkidego osoan kudeatzeko euskal eredu bat definitzea eta adostea izan da proiektuaren helburua. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Irungo Udalak ere babestu du.