bidasoamedia bidasoamedia

Lanuzteei ekingo diete Hondarribiko Musika Eskolan

Haien egoera salatzeko protesta egingo dute Hondarribiko Musika Eskolako langileek, asteartetik aurrera. Bi hilabete daramatzate soldata jaso gabe, eta musika ekolaren etorkizuna kolokan egon daiteke.

Musika Eskola ixteko arriskua salatu du Hondarribiko EH Bilduk

Hondarribiko Musika Eskolako irakasleek azken bi hilabeteetan ez dute lansaririk jaso, eta aurrera begira ere ez dago finantza baliabiderik. Zuzendaritzaren kudeaketan "gauza ilunak" ikusirik, irakasleek esku-hartu eta zuzendaritza berria osatu dute, lehengoak kalera botaz. Baina zuzendaritza berriak udalera jo duelarik, honek auditoria bat agindu du, eta dokumentazioa falta dela eta, ez omen da auditoria hori egiterik ere izan momentuz.

Greba eguna dute Hego Euskal Herriko hezkuntza publikoko zentroetan

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek grebara deitu dute maiatzaren 16rako. Irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak eta haur eskoletako hezitzaile eta langileak daude deituta. Grebaren helburua da hezkuntza inbertsioa handitzea, eta behin behin-behinekotasuna %40tik %6ra jaistea.

Lanuzteak egingo dituzte Euskotrenen

Otsailaren 25era arteko lanuzteak iragarri dituzte Euskotreneko Araso eta Amara egoitzetako makinistek. San Sebastian Egunaren bezperan egingo dute lehen lanuztea, urtarrilaren 19an. 19:00etatik gauerdira arte etengo dute zerbitzua. Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, 24 orduko lanuztea egingo dute.

Sei plaza eskaini ditu Irungo Udalak, HAZ bulegoan lan egiteko

HAZ bulegoko informazio eta tramitazio agenteen sei plaza huts betetzeko deialdia egin du Irungo Udalak. Izen-ematea zabalik dago, urtarrilaren 30era arte. Sei plaza horietatik bost, enplegu deialdi publikoaren bidez beteko dira. Seigarrena, berriz, barne promozioaren bidez. Dena den, barne promozioan deitutako plaza eman gabe geldituko balitz, deialdi publikora pasako litzateke.

Lanuzteekin hasi dira Irungo Mecanoplastican

Lan txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egin zituzten urtarrilaren 11n Irungo Mecanoplastica enpresan. 87 langile ditu enpresak, eta lan baldintzen negoziazioa aldarrikatzeko mobilizatzen hasi dira. Urtarrilaren 18an eta 25ean lanuzteak egingo dituzte berriro, negoziazioek eman dezaketenaren esperoan. Lau urtez soldatak izoztuta eduki dituzte.

Eguberriek ez dute eragin handirik izan Irungo langabezia datuetan

Gabonetako kanpainak ekarri ohi dituen kontratazioek ez dute langabeziaren apaltze handirik eragin Irunen. Erabat behatokiak emandako datuen arabera, bi lanpostu baino ez dira sortu abenduan. 3.999 langabe daude gaur egun Irunen, %14ko langabezia tasarekin. Hondarribian 41 langabe gutxiago egon dira abenduan, Gabonetako kanpainaren eraginez, neurri handi batean. %8,9ko langabezia tasa du Hondarribiak, eta 702 dira langabeak. 2011 urteaz geroztik, datu onena da.

Ekintzaileentzako hitzordua antolatu du Bidasoa Bizirik-ek

Ideiatik negozio aukerara hitzordua antolatu du Bidasoa Bizirik-ek, Irun Ekintzan ekimenaren baitan. 18 eta 25 urte arteko 25 lagunek parte hartuko dute. Hamar saio egingo dituzte, eta denbora horretan, negozio bat nola gauzatu ikasiko dute.

Enpleguaren azoka egingo dute Ficoban

Lan bila ari direnek eta enpresariek hitzordua izango dute azaroaren 10ean Ficoba erakustazokan. Enpleguaren Astea ekimenaren barruko azoka egingo dute, 9:00etatik 14:00etara. Bidasoa Bizirik garapen agentziak antolatu du.

Lanuzteak egingo dituzte Euskotrenen

Trenen maiztasuna handitu du Euskotrenek, eta horrekin batera, langileak mobilizatu egin dira, aldaketek haien lan baldintzak okertu dituztela argudiatuta. Irungo Arasoko egoitza berria zabaltzearekin batera, trenen kopurua eta maiztasuna handitu ditu Euskotrenek. 15 minuturo ibiliko dira Donostia eta Irun lotuko dituzten trenak.