bidasoamedia bidasoamedia

Elikatu, mugitu eta bizi Garazi Lizarragarekin

Elikatu, mugitu eta bizi. Hauxe da Garazi Lizarraga dietista eta nutrizionistak lan egiterako orduan defendatzen duen leloa. Jarduera fisikoan eta haurren elikaduran espezializatu ostean, urtebete inguru darama bere kontsultan, eta haurrekin zein helduekin lan egiteko gogoak soberan dauzka. Kontsultako lanaz gainera, Antxeta Irratian zein bere blogean kronika bereziak burutzen ditu, unean-uneko gaietan zentratuz.

Anbulantzien kobertura indartzeko eskaerarekin bat egin dute Irungo eta Hondarribiko Udalek

Eskualdeko anbulantzien kobertura indartzeko eskaera babestu berri dute Irungo eta Hondarribiko Udalek. Ekainaren 20an, Fatima Ansotegi sailburuordearekin bilduko dira Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu Irungo eta Hondarribiko alkateak.

Larrialdietako ikastaroa eskainiko du DYAk Hondarribian

Bihotz-biriken geldialdi batean jokatzen ikasteko tailerra eskainiko du DYA erakundeak larunbatean, Hondarribian. San Pedro kalean izango da, 16:00etatik 19:0etara. Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) eguna izan zen ekainaren 1ean, eta horren arira ari dira tailerrak burutzen, Gipuzkoako hainbat herritan.

Erraustegiaren eraginari buruzko hitzaldia antolatu dute Oiasson

Erraustegiek osasunean duten eraginari buruzko hitzaldia egingo dute otsailaren 22an Oiasso Museoan. Erraustegiaren Aurkako Txingudiko Plataformak (EATP) prestatu du, eta ondorengoa da izenburua: “Ba al dakizu zein eragin duen Ingurumen Guneak edo erraustegiak osasunean?”. 19:30etan izango da, Irungo Oiasso Museoan.

Osasunaren inguruko topaketak egingo dituzte Irungo Alde Zaharrean

Osasunaren hilabetea izango da azaroa Irungo Alde Zaharrean. Izan ere, auzo elkarteak gaiaren inguruko zenbait jarduera antolatu ditu. Azaroaren 11n, bullyingaren gaia landuko dute, Irungo Ertzaintzaren ikuspegitik.

Guraso gazteentzako formazioa eskainiko du Irungo Udalak

Laster haurrak edukiko dituzten gurasoentzako ikastaroak antolatu ditu Irungo Udalak. Gurasoei babesa emateaz gainera, prebentzioa landu nahi dute ikastaro horien bidez, hiru gai nagusiren inguruan: osasuna eta zainketa, garapen psikologiko eta emozionala eta aisia, jolasa eta harreman sozialak. 36 orduko formazioa izango da.

Larrialdiei aurre egiteko ikastaroa eskainiko du DYAk

Gipuzkoako DYA erakundeko Irakaskuntza Eskolak larrialdi egoeretarako ikastaroa antolatu du Hondarribian. Uztailaren lehenean izango da, erakundeak Hondarribian duen egoitzan (Soroetagain kalea, 6, behea).

Cardio OK programaren inguruko hitzaldia eskainiko du Josetxo Aramendik Kasino Zaharrean

Josetxo Aramendi doktoreak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 17an, Hondarribiko Kasino Zaharrean (17:30). Hondartza kiroldegian eskaintzen duen Cardio OK programaren inguruan ariko da. Gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonentzako banan-banako jarduera fisikoen programa da. Hondarribiko Udaleko Kirola eta Gizarte Zerbitzuak arloek antolatu dute.

Haurdunaldietan laguntzeko elkartea sortu dute Irunen

Amaita elkartea sortu dute Irunen, haurdun dauden emakumeei eta bikoteei prestakuntza eta laguntza eskaintzeko asmoz. “Diziplina anitzeko zerbitzua eman nahi dugu”, adierazi dute arduradunek. Emagin batek, sexologo batek eta erditze mugimenduan aditua den profesional batek osatzen dute lan taldea.

Begisare elkarteak hitzaldia emango du Irunen

Erretinosi Pigmentarioari, Ikusmen Murriztuari eta “Ikusmen Murriztua dut” bereizgarriari buruzko hitzaldia izango da astelehenean, otsailaren 29an, Irunen. Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak antolatu du ekitaldia, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloaren laguntzarekin. Ospitale Zaharreko bilera aretoan izango da, astelehenean arratsaldeko 19:00etan.