bidasoamedia bidasoamedia

Sobigel Hendaiako enpresak beste herrialde batera eraman du aktibitatea

Hendaiako Intzura industriagunean 1966.urtetik kokatua egon da SOBIGEL enpresa. Itsas belarren sektorean aritu da orain arte. Gaur egun 14 langile zituen. Enpresa zuzendaritzak, itsas belar gorriaren prezioaren igoera baten aitzakiarekin, aktibitate ekonomikoa beste herrialde batera eramango du.

Nazioarteko gastronomia turismoan adituak Bidasoan egon dira

Gastronomia Turismoaren III. Nazioarteko Foroa egin dute maiatzaren 8an eta 9an, Donostian. Parte hartu duten adituek inguruko herriak bisitatu dituzte, haien turismo baliabideak eta funtzionamendua ezagutzeko.

Gora egin du Aste Santuan Arma Plazako turismo bulegotik pasa diren bisitarien kopuruak

3.547 bisitari hartu ditu Arma Plazako turismo bulegoak Aste Santuan zehar. Iaz baino %8,5 gehiago. Gogoratu beharra dago, era berean, iazko datuak 2015ekoak baino %22,53 hobeak izan zirela. Azken urteotako Aste Santurik onena izan da, beraz, Hondarribian.

Aste Santurako prest dago Hondarribia

Dena prest dute Hondarribian, Aste Santuan bisitariak jasotzeko. Arma Plazan bisita gidatuak eskaintzeaz gain, turismo bulegoa egunero zabalik egongo da. Alde Zaharra, Portua eta Guadalupeko gotorlekura bisitetan, kanpokoena ez ezik, bertakoen parte hartzea ere emendatu da azken aldian. Aste Santuetan ere, mantenduko dituzte. Hondarribia izango da eskualdeko Pazko Asteko turismo eskaintzaren erreferentzia.

Creacity proiektua aurkeztuko du Hondarribiak Fiturren

Madrilgo Fitur turismo azokan parte hartuko du Hondarribiak. Urtarrilaren 18tik 22ra ari dira egiten. 20an, Hondarribiko Udaleko ordezkaritza izango da bertan, alkatea buru. Iruñeko eta Baionako ordezkariekin batera, hiru hiriek elkarlanean martxan duten Creacity proiektua eta haren jarraipena aurkeztuko dituzte. Hiri gotortuak balorean jartzeko xedea du Creacityk eta, aurtengo proposamena da kultura eta gastronomia jarduerak harresietan burutzea.

Ia 40.000 turista izan dira udaran Hondarribian

Iraileko lehen astea egokia izan ohi da Hondarribiko uda turistikoa nolakoa izan den aztertzeko. ARMA PLAZA Informazio puntutik uda osoan 39.810 turista igaro dira, horietatik 19.829 abuztuan, 11.960 uztailean eta 8.021 ekainean. Aurreko datuekin alderatuta, aipatu 2015eko abuztuan 17.563 izan zirela, 2014ko abuztuan 14.617 eta 2013ko abuztuan 9.800. Gipuzkoako turismoan ematen ari den tendentziarekin bat egiten dute Hondarribiko kopuruek ere. Horrez gain, abuztuan ARMA PLAZA Fundazioak egindako bisita gidatuetan 2.058 pertsonek hartu dute parte uztaila eta abuztuan, Guadalupeko Gotorlekua 819 pertsonek ikusi dute bi hilabete horietan eta Tren Berde panoramikoan aldiz 2.463 pertsona igo dira uztaila eta abuztuan.

Turismo berdea eskainiko du Irunek Aste Santurako

Aste Santuko oporrei begira Irungo Udalak egingo duen eskaintzaren berri eman du. Turismo berdearen aldeko apustua egin dutela baieztatu du Miguel Angel Paez Garapen Iraunkorreko ordezkariak: “Natura espazioa gure lurraldeko aberastasun iturri izatea nahi dugu”.

FITUR azokan eta Erdi Aroko Hirien Sarearen Batzarrean egongo da Hondarribia

Aste honetan egiten ari dira FITUR Turismoaren Nazioarteko Azoka, Madrilen. 36.edizioa du aurten. 165 herrialdetako eta lurraldetako 9.500 enpresa joango dira, eta haien eskaintza erakustokiko 60.000 m2-ko azaleran aurkeztuko dute. Turismo azoka hok 222.551 bisitari erakarri zituen 2015ean. Horietako asko, sektoreko profesional adituak.

Datu positiboak utzi ditu abenduko zubiak, turismoari dagokionez

Turismoaren inguruko datu baikorrak eman ditu Bidasoa Bizirik garapen agentziak. Abenduaren 5etik 8rako asteburu luzean, 1934 bisitari hurbildu dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetara. 1557 Arma Plazakora, 187 Kirol Kaian dagoenera, eta 190 Irungo Luis Marianokora. Hotelen okupazioa %80,7koa izan da, bataz beste. Irunen %82,63ra heldu da.